Bidezko merkataritzako denda boluntario bila dabil

Josu Basterra 2014ko urr. 28a, 17:34

Arrasateko Hiper Eroskin kokatuta dagoen idezko merkataritza dendan boluntario bezala ekarpena egiteko prest dagoen jendearen bila dabiltza denda hau kudeatzen duten gobernuz kanpoko erakundeak. 

AMS, Hiruatx, Anelkar eta Harreman gobernuz kanpoko erakundeek babesten dute bidezko merkataritzako denda hau.

Erakunde hauen lan ekintza guztiak aurrera eraman ahal izateko jende gehiagoren laguntza behar dute. Hala nola, sentsibilizazio ekintzak haurrera eramateko, bidezko produktuen zabalkunderako, eta baita ekintza komertzialetarako ere. Boluntarioen zeregin nagusia dendan txandak egitea litzateke, denbora aldetik konpromisoa eskatzen duena.

Boluntarioek bi astetik behin 3 orduko txandak egin beharko dituzte Hiper Eroskiko dendan. Txanda hauek egin beharko dituzte, 10:00etatik 13:00ak arte, eta 17:00etatik 20:00ak arte. Baina egutegia eta ordutegia aldatzeko aukera egon daiteke, boluntarioen beharren arabera.

Interesa daukaten pertsonek, Gorka Martinez, dendako koordinatzailearekin harremanetan jarri beharko dira telefono honetara dei eginez: 628512278.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak