Argazkian ikusten denez, kanpoaldeko eskailerak dauden lekuan jarriko da igogailua, eta horretarako, lehendabizi, eskailerak apurtzen ari dira. Obrak irauten duen artean, eskailera horiek itxita egongo dira eta azokara heltzeko sarbideak izango dira barruko eskailerak eta kanpoko arrapala.
Udalak jakinarazi berri duenez, obrek irauten duten bitartean berton txokolate-jana egiteko baldintzak ez direnez egokiak izango eta, batez ere, segurtasuna bermatzearren, epe horretan ez da horretarako baimenik emango.