Aste bukaeran hasiko dute Zaldibarko Futbito txapelketa 14 taldek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko urr. 28a, 10:14

2013ko finala: Dribling eta Ostantz.

Aste bukaeran jarriko dute baloia jokoan Zaldibarren. Aurtengo denboraldiari begira gogotsu eta indartsu datoz taldeak. Antolatzaileak gustura daude, iazko talde kopurua mantendu dutelako. Aurten ere 14 talde lehiatuko dira nor baino nor gehiago. Zapatuan hasiko dituzte lehiak, 10:00etan.

Aste bukaerako partiduen ordutegia ondokoa izango da:

Azaroak 1, zapatua:

  • 10:00    Dribling 2.0-Jibaros / Aldatz
  • 11:00    Aldatz-Haizea's Weah / Dribling 2.0
  • 12:00    Kantzerlauten-Iluntz / Haizea's Weah
  • 13:00    Alytis FK 2.0-Arrasate taberna / Iluntz

Azaroak 2, domeka:

  • 11:00    Betrayer-Drink team / Lasagabaster
  • 12:00    Lasagabaster-Sonografos / Betrayer
  • 13:00    Ostantz-Abokajarro/ Sonografos

 

Jokatuko duten taldeak dira:

  • Dribling 2.0.
  • Lasagabaster
  • Aldatz
  • Ostantz
  • Alytis FK 2.0.
  • Kantzerlauten
  • Betrayer
  • Jibaros
  • Sonografos
  • Haizea's Weah
  • Abokajarro
  • Arrasate Taberna
  • Iluntz
  • Drink Team

Iazko denboraldiarekin alderatuta,  Fidel&Discipulos eta Birigarruak taldeek jokatzeari utziko diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak