Honako edukiak landuko dira: ordezko zaintzaren kalitatearen garrantzia, aitona-amonen funtzioak eta gurasoen zein aitona-amonen erantzukizun eta eskubideak. Etxadi zentroko aditu bat izango da hizlaria.
Arrasateko Udaleko Prebentzio Sailak hitzaldia antolatu du azaroaren 4rako; Kulturateko areto nagusian, 18:00etan. Helburua da etxetik kanpora lan egiten duten guraso eta euren seme-alaben ordezko zaintza aitona- amonen esku dagoen kasuetan, egunerokotasunean sortzen diren beharren gainean hausnartzea. Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da aurrez urriaren 29a baino lehen. BAZen (943 25 20 00), Gizarte Zerbitzuetan (943 25 20 07) edo prebentzio@arrasate-mondragon.net helbidean eman daiteke izena.
Honako edukiak landuko dira: ordezko zaintzaren kalitatearen garrantzia, aitona-amonen funtzioak eta gurasoen zein aitona-amonen erantzukizun eta eskubideak. Etxadi zentroko aditu bat izango da hizlaria.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.