Gaur egun, unibertsitateak 500 ikasle inguru ditu eta 2019 urterako, 4.000 ikasle izatea aurreikusten da. Ikasle hauek, dozenatik gorako lizentziatura eta ingeniaritza titulu ikasteko aukera dute, Zuzenbidea, Nazioarteko Negozioak, Administrazioa, Energia, Mekatronika, Multimedia Diseinu Grafikoa eta Gastronomiaren alorretan. Hurrengo urteetan, informatikako ingeniaritza eta industria diseinua gehituko zaizkie aurrekoei.
Campusa, estrategikoki kokatuta dago hiriak dituen industrialde garrantzitsuenen ondoan, "Mondragon-UCO-ren apustua ikasketak eta lana uztartzearen aldekoa" baita, MUtik adierazi dutenez. Horrela, gazteei, esperientzia ematen dien ikasketa praktikoak bermatzen ditu. Honi guztiari gehitu behar zaio "akademikoki aitortzen zaion kalitatea", bere hezitzaileen izen ona eta azken teknologiez hornitutako instalazio modernoak.
Zehazki esanda, campus berriak, 36 ikasgela ditu, liburutegia, auditoria, ingeniaritza eta gastronomia arloetarako hainbat laborategi, kafetegia, jatetxea, aparkaleku handia, erizaintza eta kirol esparrua. Esparrua, gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzako egokituta dago eta abiadura handiko Internet dauka.
Universidad Contemporaneak (UCO), 1998 abuztuan ireki zituen ateak lehenengo aldiz Queretaron (Mexiko), hasiera batean erdi mailako ikasketak emanez eta, ondoren, eskaintza akademikoa zabalduz. Gainera, Mexikon, Bikaintasun Akademikoaren zigilua duten erakunde banakakoetako bat da.
2013tik elkarrekin
2013 urtean aliantza bat sinatu zuen UCOk Mondragon Unibertsitatearekin, birmoldaketa prozesu bat aurrera eraman eta bere eskaintza akademikoa arlo teknikoko titulazioekin zabaltzeko asmoarekin, guztia Mondragon ereduan oinarrituta. Ondorioz, Mexiko unibertsitatea, Universidad Mondragon-UCO izena hartu zuen eta MEI (Mondragon Nazioarteko Hezkuntza) sarean integratuta geratu zen.
Mondragon Nazioarteko Hezkuntza-MEI
Mondragon Nazioarteko Hezkuntza (MEI) 2009 urtean, Mondragon Unibertsitateak eta Alecop Kooperatibak sortutako elkartea da. Ondoren, Mondragon Korporazioa gehitu zitzaien.
MEIren helburu nagusia da munduan zehar goi mailako hezkuntza erakundeak promozionatu eta kudeatzea, bai erakunde berriak sortuz, bai dagoeneko daudenetan parte hartuz. "Mondragon zigilua bateratze elementu bezala hartuta, aliantzan lan egiten da nazioarteko sare bat sortzen eta eratzen joateko, betiere, sinergiak aprobetxatu eta bakoitzak bere goi mailako hezkuntza sistema indartzeko asmoarekin".
Orain dela bost urte abian jarri zenetik, MEI hiru herrialdetan dago jada eta 6 goi mailako hezkuntza instituziotako kudeaketan parte hartzen du tokiko partner-ekin batera: bi unibertsitate Kolonbia eta Mexikon eta 4 goi mailako heziketa zentro Saudi Arabian.
Mondragon Unibertsitatearentzat, MEI proiektuaren errealitateak ikuspegi askotatik begiratuz, aukera anitzeko eszenatoki bat ikusteko beta ematen du:
- Komunean egindako lanaren eta ikuspegi partekatuaren sinergiak aprobetxatuz, unibertsitate eta goi mailako hezkuntza erakundeen sarearen sorrera. Honek, ezagutzaren nazioarteratzea eta globalizazioa baimentzen ditu eta, baita ere, hezkuntzaren eta balidatutako esperientzien sozializazioaren bitartez, aberastasunaren sorrera.
- "Gizartearekiko dugun konpromisoa gauzatzea, herrialde hartzaileen goi mailako hezkuntza sistemak indartuz. Hezkuntza, garapenaren motor bezala barneratuz, Mondragon esperientzian izan den bezala".
- Ikasleen formazio garapena indartu pertsonen mugikortasunaren, diploma bikoitzen, elkarlanean sortutako graduondoen, on-line eskaintzaren, eta abarren bitartez, harreman estruktural sendoak sortuz, unibertsitate-enpresa harremana era berean ulertuz.
- Elkar lankidetza, herrialde inplikatuetako administrazio ororekin, estrategia guzti hauek gauzatzeko erreminta finantzarioak bilatzeko.
- Mondragon eta Euskadi markak indartu nazioarte mailan, hezkuntza eta goi mailako formazioaren esparruetan eta bere kasuan, Euskadiko enpresei laguntza eman beraien globalizazio estrategietan.
Giza baliabideei dagokienean, egun, MEI proiektuaren inguruan, 900 pertsona mugitzen dira dedikazio desberdinekin.
Mondragon Nazioarteko Hezkuntzak, zabalkunde prozesu honetarako dauden aukerak aztertzen jarraitzen du beti ere, bere estrategiarekin bat egiten duten kondizioak betetzen badira, esaterako, Chilen, Perun, Ekuadorren…