10. minuturako 3-0 aurretik zeuden etxekoak. Ondoren, entsegu bat sartu dute, markagailua 8-0 ipiniz. Lehenengo zatiko azkeneko 3 minutuetan Gernikak egin du entsegua: 8-5.
Bigarren zatian, bost entsegu
Bigarren zatia bost entsegu egin dituzte etxekoek, markagailua 41-5 ipiniz.
Garaipenarekin, Arrasate errugbi taldeak lidergoa hartu du. 14 puntu izatetik 19 izatera pasa dira; eta Gernikak 15 punturekin jarraitzen dute. "Iaz Gernikak ez zuen taldea atera eta horregatik ez genekien nolakoak izango ziren", zioen partidu amaieran Isasik. "Garaipen garrantzitsua" izan dela gaineratu du.
Datorren astean Bilbon defendatu beharko dute lidergoa arrasatearrek. "Bilboko taldea ere ez dugu ezagutzen", azaldu du Isasik. Arrasatearrek euren jokoa egitera joan beharko dute.