Hirukote formatuan eta zale gutxiren aurrean, dotore zabaldu zuen herriko La Banda del Abuelok gaua. Debagoieneko hainbat musikari batzen dituen Ladislaok hartu zuen gero lekukoa poliki-poliki zalez betetzen zioan aretoan. Euren kantuak gainbegiratuz osatu zuten errepertorioaren zati nagusia eta Des-Kontroleko Magurekin batera kantatutako Mundo Muerto abestiarekin egin zioten RIPekoei keinutxoa.
Askorentzako sorpresa izan ziren Screamer& Sinners psikodelikoek borobildu zuten kartela; kantu propioak gainera, RIPen Ahogate, Pisar la sociedad eta No hay futuro jo zituzten