Ia lehenengo laurden osoan aurretik ibili ziren etxeko mutilak; azkeneko minutuan jarri ziren markagailuan aurretik Mikeldi taldekoak: 21-23.
Bigarren laurdenean defentsan huts asko egin zuten arrasateko jokalariek. Hala, 0-8ko partziala eginda 23-33 aurretik jarri ziren aurkariak. Alde handiegia hartu zuten. Atsedenera 40-52 joan ziren.
Hirugarren laurdenean jokoak berdintsu jarraitu zuen. Etxeko taldea nahi eta ezinean ibili zen. Emaitza: 64-77.
Azkeneko laurdenean, etxeko jokalariek gora egin zuten; horretarako, zaleen babesa ezinbestekoa izan zen. Iturripera joandakoek gogotsu animatu zuten euren taldea, eta aurkariei presioa sartzerako orduan ere gogor ibili ziren. Hala, animoei esker etxeko jokalariek gora egin eta markagailuko aldea murriztea lortu zuten. Hala ere, azkeneko laurdeneko indarraldia ez zen nahikoa izan aurkaria mendean hartzeko. Azkeneko segundora arte borrokatu zuren, baina hiru puntuko aldeagatik Mikeldi izan zen nagusi atzo Iturripen: 99-102.