Txirrindulari mordoak hasi du Mondran Bike bizikleta martxa

Mirari Altube Arrese 2014ko urr. 25a, 10:45

Txirrindulariak mendi martxaren hasieran.

Hasi da Mondran Bike mendi martxa eta txirrindulari mordoa elkartu dira Musakola inguruan. Batzuek ibilbide luzea egingo dute, 34 kilometrokoa, eta besteek, motza, 22 kilometrokoa. Bukaeran, 12:00etatik aurrera, mokadutxoa izango dute indarrak berreskuratzeko.

Besaide mendizale taldeak antolatu du eta Mendi Astearen barruko ekitaldietako bat da. Bigarrenez egingo dute Mondran Bike mendi martxa, eta gaur, eguraldia lagun, txirrindulari mordoa elkartu dira. Gehienak arrasatearrak baina inguruko herrietatik etorritakoak ere asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak