Carlos Gartziak Mekanikako Ingeniaritza Teknikoa egin zuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan eta Goi Ingeniaritza Mekanikoa, materialen espezialitatean, Ecole Centrale de Nantes-en (Frantzia). Han egin zuen Deformazio bidezko Fabrikazio Teknologiak doktoretza.
MUn izan duen ibilbidea
1993az geroztik, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan dabil lanean irakasle eta Fabrikazio departamentuko ikerlari moduan. Gartziaren lana irakaskuntzara eta ikerketara bideratuta egon da. Materialen arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetan parte hartu du. 1999tik 2007ra arte, Materialen Konformatuaz Eraldatzeko Prozesu Aurreratuak taldeko Koordinatzailea izan da. Azken 8 urteotan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ikerketa eta Transferentzia Koordinatzailea izan da eta aldi berean, Koordinazio Orokorreko mahaikidea.