100 sarrera inguru gelditzen dira 'Don Giovanni' operarako

Ander Larrañaga 2014ko urr. 24a, 09:42
2001 Operakoak, Mozarten lana antzezten.

Wolfgang Amadeus Mozarten Don Giovanni obra orain arteko operarik interpretatuena dela esan daiteke eta oraingoan Opera 2001 konpainiak taularatuta eta Ozenki elkartean gonbidatuta, Arrasatera etorriko da; datorren eguenean zehazki, hilaren 30ean. Ia hiru orduko iraupena duen ikuskizuna izango da eta komedia eta tragedia nahasten dira bertan.


Astebetean saldu ziren sarreren hiru laurdenak eta Ozenki elkarteko Manu Gallardok azaldu duenez, "orain 100 sarrera inguru baino ez dira geratzen eta hauek azken bi lerroetarako dira. Hala ere, Amaia antzokia handia da eta atzetik ere ederto ikusiko da".

Azken sarrera hauek 30 eurotan daude eskuragarri Amaia antzokiko leihatilan edota arrasate-mondragon.org eta ticket.kutxabank.es helbideetan internet bidez. Hasiera batean, Ozenki elkartearen helbidean sarrerak eskatzeko aukera bazegoen, baina, euren sarrerak ere amaitu dira dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak