LABek gure eskualdean %29ko presentzia dauka; eta, euren erronka da kopuru hori mantentzea. Gainera, kontuan hartu behar da lantegi asko itxi egin direla eta beste askotan langile kopurua gutxitu. Horregatik, garrantzitsutzat jo dute delegatu kopurua mantentzea.
LABeko ordezkariek emandako datuen arabera, LAB da hazten ari den sindikatu bakarra.
Erronka nagusiak
Sindikatuaren erronkak dira,besteak beste: lantoki berrietara hedatzea, emakumeen parte-hartzea areagotzea, belaunaldi berriek ere ordezkaritza lanak egitea, eta euskal sindikalgintzan sindikatu independentista bat bultzatzea.
Aurrera begirako ibilbidea landu
Hala, gaurko batzarrean irailaz geroztik izan dituzten emaitzak aztertu dituzte, eta aurrera begira egin beharreko ibilbidea landu. Izan ere, epe motzean lantegi handietan egingo dituzte hauteskundeak, eta delegatu kopuru handia egongo da jokoan.