Eguaztenean botako dute Arbolapetako gaztainondoa, omenaldia jaso eta gero

Jon Berezibar 2014ko urriaren 23a

Betiko desagertu baino lehen, herritar talde batek omenaldia egin gura dio 110 urte luzez arrasatearrei topalekua eta abaroa eman dien zuhaitzari. Astelehenean izango da, 19:00etan.

Mozketa lanei dagokienez, 08:00ak aldera hasiko dira udaletxeko langileak jardunean eta eguerdira arte ibiliko dira. Zenbait unetan Olarte kalea itxi egingo dute eta inguruko lauzpabost aparkaleku ere hustu egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak