Bi ibilbideak (Hemen dituzue xehetasun guztiak) Musakolan hasiko dituzte. Batean zein bestean, Udala, Galarrixa eta Kurtzetxiki dira punturik garaienak, eta ziklistek bietan gozatu ahal izango dituzte Kurtzetxikiko eta Udalako jaitsiera "ezkutuez": "Gainera, eguraldiak lagundu egingo du, eta jaitsiera horiek errezago egin ahal izango ditu jendeak", adierazi dute antolatzaileek.
Hala, Besaideko mendi bizikleta martxa urtetan antolatzen badabiltza ere, aurten lan-taldea sendotu egin dute, eta horrek beste baliabide batzuk ekarri ditu. Esaterako, amaierako luntxarekin batera ibilbidean zehar bi anoa postu egongo dira, Larriñon eta Aldaigainen.