Arrasateko euskalgintzako erakundeek eta Udalak ikuskizun berezi eta zirrara-eragilea prestatu dute biharko. Denis Josselin funanbulistak Zeruaren eta lurraren artean ikuskizuna egingo du Herriko plazan, 19:00etan. Mundu osoan da ezaguna artista paristarra haren saio ikusgarriengatik. Sena ibaia, adibidez, birritan du zeharkatua. Arrasaten, 15 metroko altueran plaza alderik alde zeharkatuko du; gutxitan errepikatuko den aukera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.