Kepa Arkauz preso arrasatearra espetxez aldatu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urriaren 22a

Kepa Arkauzen egoera salatzeko mobilizazioetako bat, Arrasateko Herriko plazan.

Kepa Arkauz preso arrasatearra Meaux kartzelara eraman dute. Orain arte bost hilabetez bakartuta egon da Villepinteko kartzelan, eta irailetik gaur arte Mitard izeneko ziega baten egon da, euskal presoen kolektiboko kide batekin jar dezaten eskatuz. Orain Oier Gomez preso gasteiztarrarekin dago Meaux kartzelan, orain arte zegoena baino urrunago. 

Bost hilabeteren ostean, eta hilabetetik gora Mitard izeneko ziegan bakartuta egon ondoren, beste euskal preso batekin dago orain Arkauz, Oier Gomez gasteiztarrarekin. Hilabetetik gorako borrokaldia eraman du preso arrasatearrak. Arkauz Villepintetik Meauxera eraman duten aldi berean, Meauxen zeuden bi euskal preso Villepinteko espetxera aldatu dituztela. Hau da, Arkauz orain arte egon den espetxera.

Espetxe aldaketaren ondorioak

Arkauzen kasuan, momentu honetan, senideek ez dakite orain arte hartuta zituzten bisita egunak mantenduko diren, noiz izango dituzten…. Meaux espetxean eta Villepinten bisitak ezberdinak dira-eta. Senideek ez dute inolako informaziorik oraindik, eta Oier Gomezen senideekin egotekoak dira haiek esango dietenaz zerbait gehiago jakin asmoz.