Goi-joskintzako jantziak aurkeztu ditu Amaia Albesek Donostia Fashion Week-en

2014ko urr. 21a, 12:43

Donostiako Fashion Week-en Uncover bilduma aurkeztu du Amaia Albes diseinatzaileak, talentu gazteen erakusleihoan. Goi-joskintzako 5 look aurkeztu ditu, soineko bihurgarriekin eta detaile ugaridun esku-lan handiarekin.

Donostian, joan den astean egindako Fashion Week-aren barruan, talentu berrien artean, bere lanak erakusteko aukera izan zuen Amaia Albes diseinatzaileak. Bere Uncover bildumako 5 look eta 8 jantzi prestatu zituen Zorroaga elizan erakusteko. Goi-joskintzako lanak aurkeztu ditu arrasatearrak, detaile lan handiarekin; lumak, kristaltxoak eta goi-kalitateko oihalekin. Uncover sorta honetan, etxeko marka dituen soineko bihurgarriak eta kolore zuri-beltza dira zutabe nagusia. Oraingoan ordea, gerruntze bakarra aurkeztu du Albesek eta arreta piztu duen forma eta bolumen arkitektonikodun soineko zuria; askok emaztegai soinekotzat hartu dutena. Hain zuzen, neurrira egiten ditu jantziak Albes diseinatzaileak eta, kontatzen duenez, gaur egun, bezeroetako asko emaztegaiak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak