Eguraldi ona, giro paregabea, 1949ko kintoendako

Ubane Madera 2014ko urriaren 21a

1949ko kintoak Donostiako Aquariumaren kanpoko aldean, zapatuan. Argazkia: Xabier Usobiaga.

"Urriaren 16an eta 18an, 1949an jaiotako hirurogei lagun baino gehiagok hartu genuen esku ekintza desberdinetan. Eta, oro har, oroitzapen onarekin geratu garela esan daiteke". Josemari Velez de Mendizabal historialariak dioenez, beraz, ospakizun politak izan dituzte 1949an jaiotako kintoek joan diren asteburuan Arrasaten eta Donostian.

Eta Aramaioko historialariak kontakizuntxoa gehi Xabier Usobiaga kintokideak ateratako argazkien bildumatxoa argitaratu ditu 1949ko kintoen blogean. Hemen klikatuta jo daiteke bertara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak