Ebolaren gainean jardungo dute Kulturaten gaur

Eneko Azkarate 2014ko urr. 20a, 14:00

Ebolarekin harreman zuzena izan duten adituak elkartuko dira gaur, martitzena, Arrasateko Kulturaten 18:30ean. Helburua da Afrika mendebalean gaitz honek sortu dituen arazoak ezagutzera eman eta gaiarekiko sentiberatasuna piztea herritarren artean. Hori dela-eta, Liberian lanean ibili direnen testigantzak jasoko dira.

Hiru lagunek hartuko dute parte mahai-inguruan. Batetik, Aita Menni ospitaleko zuzendari Mikel Tellaetxek. 2012tik 2013ra bitartean, Monrobiako (Liberia) San Jose ospitaleko buru izan zen. Bestetik, horrekin batera egongo dira Arrasateko San Juan de Dios ospitale psikiatrikoko buru Jose Mari Txabarri eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko kooperante Nagore Agirre.

Mahai-ingurua 18:30ean hasiko da eta herritar guztiei irekia da.

Ebolaren birusa zabalduen dagoen herrialdeetako bat da Liberia, Sierra Leona eta Ginearekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak