'Enduro Ethiopian' ikus-entzunezkoa, Besaideren mendi astea hasteko

Mireia Bikuña 2014ko urr. 20a, 10:21

Juan Arbeloa Yerroren dokumentala emango dute, gaur, astelehena, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan. Etiopiako Simien Mountains parkera egindako bidaian hartutako irudiak erakutsiko ditu.

Beste bi ekintza egingo dituzte Besaidekoek mendi astea borobiltzeko: hilaren 25ean, Arrasateko II. mendi bizikleta martxa, eta hilaren 29an, Kilian Jornet-en Dejame vivir pelikula.

Mendi bizikleta

Mendi bizikleta martxa 09:00etn hasiko da Musakola kiroldegian, eta izena emateko epea zabalik egongo da 08:00etatik 09:00etara arte. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dute eta federatu ez direnek 10 euro.

Bi ibilaldi egongo dira aukeran: luzea, 34 kilometrokoa eta laburra, 22 kilometrokoa. Lehenaren ibilbidea izango da: Arrasate-Kobate-Udala-Arrasate-Zazpibide-Bedoña-Urkulu-Galarrixa-Bedoña-Kurtzetxiki-Arrasate; eta bigarrenarena: Arrasate-Kobate-Udala-Arrasate-Zazpibide-Bedoña-Kurtzetxiki-Arrasate.

Bukaeran luncha, dutxak eta bizikletak garbitzeko mangerak egongo dira.

Kilian Jornet

Hilaren 29an, Kilian Jornet korrikalariaren bizitza laburbiltzen duen Dejame vivir pelikula emango dute Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak