Ideia zaparrada saioa egin zuten lehenbizi, "proiektua adostu eta zein forma emango diogun erabakitzen". Ondoren, beheko zelaira jaitsi ziren. Natura artelanaren bidez, munduan denetariko pertsonak daudela irudikatu zuten, "batzuk suntsitzen dutenak eta, besteak, babesten dutenak".
Ideia hori aintzat hartuta, mosaiko baten bidez, mundua irudikatu zuten lurrean eta, ondoren, bi pertsona egin zituzten "hiru dimentsiotan" zutik. "Bata balezta batekin mundua suntsitu nahian eta bestea mundua eta berau suntsitu nahi duen pertsona horren tartean mundua babesten".
