Hamaikagarrenez abestuko du Goikobaluk,' Carmina Burana' obra ezaguna

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko urr. 20a, 09:00

1991. urtean abestu zuen Arrasateko Goikobalu abesbatzak lehenekoz, Carl Orff alemaniarrak konposatutako Carmina Burana obra. Beste bederatzi alditan kantatu zuten gero, herrian birritan,  Euskal Herriko beste herri batzuetan eta baita Madrilen ere. Azaroaren 15ean Amaia antzokian egingo duten kontzertuan, hamaikagarrenez hartuko dituzte obra beraren partiturak eskuetan. Arrazoia edo aitzakia, abesbatzaren 25 urteurrena ospatzea.

18 eurotan daude dagoeneko sarrerak salgai. Amaia antzokiko lehiatilan eskura daitezke edo on-line bestela: arrasate-mondragon.org eta ticket.kutxabank.es helbidetan.

Kanpotik ere badatoz abestera

Garai ezberdinetako Goikobaluko abesbatzako kideak dira taularen gainera igoko diren gehienak, baina badira herriko Txorbela otxotekoak ere eta baita egun bertan behera dagoen Tolosako Orfeoikoak ere. "Urteurrena gurekin ospatu gura zutela esan ziguten. Sekulako ilusioarekin ari gara guztia prestatzen. Gurako nuke, kontzertua egin eta gero ere, ilusio horrek irautea" dio Juan Antonio Barriocanalek, Goikobaluko presidenteak.

Goi mailako bakarlariak

Ainhoa Garmendia (sopranoa), Pablo Ruiz (baritonoa) eta David Azurza (Kontratenorea), abeslariek osatutako dute azaroaren 15eko Amaia antzokiko kontzertuko abeslarien zerrenda.

Abeslariez gainera Arrasate musikaleko perkusio orkestra eta piano-jotzaileak ere izango dira (Rakel Murgiondo eta Arturo Goikoetxea).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak