Shanghain ere ospatu dute Maritxu Kajoi

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urriaren 19a

Maritxuren argi-koroaren distira Txinaraino iritsi da aurten ere. Atzo, zapatua, Shanghain bizi diren euskaldunek, Maritxu Kajoi ospatu zuten. Hango Euskal Etxeak antolatu du seigarren urtez, arrasatearren laguntzarekin, eta primeran pasa zuten.

Urtero egiten duten moduan, dotore-dotore jantzi eta afaltzeko geratu ziren. 75 bat lagun batu ziren mahaiaren bueltan; arrasatearrak ez ezik, Euskal Herriko zenbait herritakoak –Bergara, Durangaldea, Zarautz...– eta baita japoniar batzuk ere.

Shanghaitik jakinarazi dutenez, Maritxu ahalguztiduna da eta han ere egin du miraria: "Eskapularioak ekarri ditu azken-azken orduko miraria eginda", esan dute.

Jaiak goizaldera arte iraun du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak