Hala ere, "bereziki liburuak" trukatu zirela azaldu du Onintze Guridi Bagarako kideak. Elkar truke azoka normalean zapatuan egiten duten arren, azkenekoa egubakoitzean egin dute, esan bezala: "Zapatuan erreka garbitzera joateko deialdia zegoenez, egubakoitzera aurreratzea erabaki genuen", azaldu du Guridik. Beste batzuetan baino jende gutxiago hurbildu dela ere esan du; "igual eguna aldatzeagatik, eta eguraldi oso ona ere egin zuenez, bada, jendeak halakoetan beste plan batzuk egiten ditu", azaldu du.
Hurrengoa azaroaren 15ean
Hurrengo elkar truke azoka azaroaren 15ean, zapatua, egingo dute, ohi bezala, Azoka Plazan, 10:00etatik 13:00etara.
Guridik aurreratu duenez, egun horretan Txatxilipurdik abenduan egiten duen truke azokarako jostailu batzearekin bat egingo dute.