Mosaiko erraldoirako lehen atxikimenduak egin zituzten atzo Arrasaten

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urr. 18a, 09:03

Portaloian bost euroko txartelak saldu zituzten.

Azken hilabeteetan atseden hartu eta gero, Arrasateko Gure Esku Dagoko kideak kalera itzuli ziren berriz atzo. Mahaia jarri zuten Portaloian, azaroaren 8rako Donostiako Zurriola hondartzan antolatu duten mosaiko erraldoirako atxikimenduak batzeko.

Izan ere, Katalunian egin behar duten kontsultaren bezperan, "Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea" aldarrikatu nahi du Gure Esku Dagok. Horretarako, 5.000 lagunek osatuko duten mosaiko erraldoia eraikiko dute azaroaren 8an goizeko 11.00tan, Zurriolan. Kataluniako galdeketak sortuko duen oihartzuna aprobetxatu nahi du ekintza horrekin Gure Esku Dagok, eta hori dela eta mosaikoak Ikurriña, Eskoziako bandera, hautestontzi bat, orri zuri bat eta kataluniako banderaren koloreak irudikatuko ditu.

Mosaikoan parte hartuko duen herritar bakoitzak antolakuntzak emango dion aterki eta txubaskero bana eramango ditu. Horregatik, atzo, egubakoitza, jarri zuten mahaian bost euroko txartela saldu zieten mosaikora joateko asmoa erakusten duten herritarrei.

Debagoieneko Gure Esku Dago lantaldeek agerraldia egingo dute datorren astean, besteak beste, Donostiara joateko antolatuko dituzten autobusen gaineko xehetasunak emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak