Arrasateko Maitena auzoko sutean zauritu den umea ospitalean

Miren Arregi Amasorrain 2014ko urr. 17a, 20:49

Bere egoera ez da larria, baina erredurak tarteko eraman dute hamaika urteko mutikoa ospitalera. Arratsaldeko 19:30ean piztu da sua Arrasateko Maitena kale gaineko pinudian eta berehala bertaratu dira suhiltzaile zein udaltzainak. Une honetan, egoera kontrolpean dago. Ertzaintza sutea zerk sortu duen ikertzen dabil.

Arrasateko hainbat tokitatik ikusi zitezkeen su garrak, izan ere, Maitena kale gaineko pinudi baten piztu da. Hain justu ere, egunotako hego haizeak eragina izan du suaren zabaltzean eta une batzuetan egundoko sutea zirudiena, ez da, azkenean, hainbesterako izan.

Arratsaldeko 19:30ean piztu da hori eta berehala bertaratu dira udaltzaingoa eta suhiltzaileen bi kamioi. Une honetan lau suhiltzailek dihardute tokian bertan lanean eta kontrolpean dago.

Mutikoa ospitalean

Sutearen ondorioz zauritu den hamaika urteko mutikoa Debagoieneko Ospitalera eraman dute berehala. Anbulantzian eroan dute hori; haren egoera ez da larria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak