Herrixa Dantzan ekimenak gaur hasiko du ikasturtea Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 17a, 08:30

Herrixa Dantzan ekimena.

Portaloi elkartearen eskutik,  gaur hasiko du ikasturtea Herrixa Dantzan ekimenak, eta ikasturte berria nobedadeekin dator: Uarkapeko tabernan egingo dira dantzaldi irekiak zein ikastaroak eta, ohi moduan, Patxi Montero izango da gidaria. 

Batetik, dantzaldi irekietarako –ez ikastaroetarako– eguna eta ordutegia aldatu egin dute: orain hileko hirugarren egubakoitzetan elkartuko dira, 19:30etik 21:00etara. Bestetik, dantzaldi irekien saio horiek Uarkapeko tabernan egingo dituzte Garaia gunean egin beharrean: "Maiatzean eta ekainean probatu genuen leku berria, eta gustura gaude. Desabantailak desabantaila, gertuago dago erdigunetik; parte hartzaileek pozik daudela esan zidaten", adierazi du ekimeneko irakasle Patxi Monterok.

Ikastaroetarako 70 lagun

Bestalde, 70 lagunek eman dute izena plazako dantza tradizionalen ikastaroetan. Joan den astean abiatu ziren ikastaroak eta maiatza bitartean, astero izango dira klaseak, astelehen edo eguaztenetan (taldearen arabera). Helduendako ikastaroak dira, eta helburuak, dantzan ikastea, Euskal Herriko plazetan erabili ohi diren dantzak ikastea, eta dantza tradizionalaren ezagutza aberastea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak