Udalak ohar bidez zabaldutako azalpenen arabera, atzo gertatu zen "iruzurra". Salaketa egin duen herritar horren arabera, pertsona bat gerturatu zitzaion atzo esanez "agian ez zela ohartuko momentuan baina bere kotxeari kolpe bat" eman ziola. Konponbide bat adosteko eskatu ei zion "iruzurgileak" eta, antza, biktima aseguru-etxearekin jarri zuen telefonoz berbetan. Bitartekari faltsu horrek 800 euro eskudirutan emateko eskatu zion salatzaileari eta erreklamazioaren egilearekin batera, kutxazainera joan zen dirua atera eta eskura emateko. Itzuli behar omen zizkioten 800 euro horien beste berririk ez du izan salatzaileak, kontatutakoaren arabera.
Arrasateko Udaletik geratutakoaren berri eman eta halako egoera baten aurrean, udaltzainei jakinarazteko eskatzen diete herritarrei, inorekin kutxazain batera joan aurretik, dagoen lekura joango baitira agenteak.