Gaur egun kanpoaldeko eskailerak dauden lekuan jarriko da igogailua, horretarako eskailerak apurtu egingo dira eta berriak egin. Igogailuak 20 lagunendako gaitasuna izango du. Obrak irauten duen artean, eskailera horiek itxita egongo dira eta azokara heltzeko sarbideak izango dira barruko eskailerak eta kanpoko arrapala.