'Urriak 18: zekorketak Arrasaten eta Aramaion'

Ubane Madera 2014ko urr. 15a, 08:37
Isabel II.a eta Francisco de Asis. Argazkia: 'Hots Begi Danbolinak' bloga

"Bai, 1846an izan zen. Isabel II espainiar erregina ezaguna zen Arrasaten, Santa Agedako bainu etxera etorri baitzen 1845ean, artean hamalau urteko neskatila zela. Hortik abiatuta, urtebete aurrera egin eta Isabel II.a eta bere ahizparen ezkontzaren bueltan Arrasaten eta Aramaion egindako ospakizunak dakartza gogora Josemari Velez de Mendizabal historialariak.

"Urte hartan, Arrasateko alkatea Jose Maria Mendia zen, eta Aramaiokoa Juan Domingo Ferran. Bitxia da  Arrasaten eta Aramaion zekorketa prestatzeko hartu zuten abiadura, batez ere Aramaion. Horri "erabaki eta egin" esaten zaio, goizean deliberatu ondoren arratsaldean bertan korritu baitziren zekorrak. Arrasate eta Aramaioko lagunek espainiar erregina ohoratu ote zuten jakiterik ez den arren, ziur aski ederto emango zuten arratsalde hura", kontatzen du historialari aramaioarrak.

1846ko urriaren 18an egin zituzten, hain justu ospakizunok. Kontakizun osoa irakurtzeko Hots Begi Danbolinak blogean dago guztia ederki jasota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak