'Lasa eta Zabala' filmaren Arrasateko estreinaldirako sarrerak, salgai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 14a, 15:25
'Lasa eta Zabala' filmeko fotograma bat.

Lasa eta Zabala pelikula Arrasateko Amaia antzokira helduko da aste bukaera honetan. Hilaren 17tik 20ra bitartean bost emanaldi eskainiko dituzte eta Arrasateko Udaleko Kultura Sailak sarrerak salgai jarri ditu dagoeneko: "Publikoaren aldetik erantzun ona espero dugunez, sarrerak eskuratzeko eta antzokira sartzeko modua errazteko neurriak hartzea komenigarria dela ikusi dugu". Horregatik, emanaldi guztietarako sarrerak salgai jarri dituzte, honako hiru kanalen bidez: leihatilan, Udaleko eta Kutxabanken web orrian eta kutxazainetan. 

Honakoak izango dira emanaldien egun eta orduak: 

  • Urriak 17, egubakoitza, 22:00etan
  • Urriak 18, zapatua, 19:30ean eta 22:00etan
  • Urriak 19, domeka, 19:30ean
  • Urriak 20, astelehena, 20:30ean

Sinopsia

1983ko urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatu gazteak Baionan aztarnarik utzi gabe desagertu dira. Hamabi urte igaroko dira beraien gorpuak identifikatuak izan arte, erailda eta kare biziz ehortzita. Horrela sumario luze bezain okerra hasiko da; Iñigo, senideen abokatua, eta Fede bere laguntzailea, hiltzaileak justiziaren aurrera eramaten saiatuko dira, eta arrisku pertsonal biziei aurre egitearekin batera, joko zikinari joko zikinaz erantzutea zilegi den erabaki beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak