Berdindu egin du Mondrak Ilintxarekin

Jagoba Domingo 2014ko urriaren 12a

Mondrakoak erasoan.

Gehiago izan eta partidua kontrolatu arren, puntu bakarra lortu dute Mondrakoek. 

Ilintxaren aurkako norgehiagoka ondo hasi dute eskuin hegaletik arriskua sortuz, eta 25. minututan heldu da saria. Barberok erremataturiko jaurtiketa atezainak aldaratu du eta Uribarren argi ibili eta gola egin du.
Goletik aurrera norgehiagoka kontrolatu dute etxekoek eta hainbat aukera izan arren, ez dute asmatu. Ilintxak ordea, 1-1ekoa lortu du zelai erditik egindako pase-erremate bati esker 75. minutuan. Berdinketatik aurrera Ilintxakoek jokoa oztopatzera mugatu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak