Lehiaketan emakumeek soilik hartu ahal izango dute parte, norbanako gisa zein taldeka. Emakume Txokoak "indarkeria matxistaren aurrean emakumeen autonomia bultzatzea" du helburu, eta, horretarako, gaiarekiko interesa duten emakumeei parte hartzeko dei egin die.
Aldarrikapenari ekarpena egiteaz gain, parte-hartzaileek saria eskuratzeko aukera ere izango dute. Sari nagusia 350 euro izango da eta 150 euroko beste bi ere emango dituzte.
Parte hartzeko baldintzak
Azaroaren 14a baino lehen bidali beharko dira lanak, JPG formatuan eta posta elektronikoz (a25lehiaketa@gmail.com). Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, betiere originalak badira eta aurrez beste lehiaketa batean saritu gabeak.