Arkada Social eta Tania de Sousa izango dira bihar Taupa tabernako Ganberock jaialdian

Maialen Torres 2014ko urriaren 10a

Tania de Sousaren pop melodiak eta Arkada Social taldearen street-punka nahastuko dira bihar arratsaldean Taupa tabernan. Ganberock jaialdiaren hirugarren ediziora gerturatzen direnek  musu-truk gozatu ahal izango dute, 18:00etan hasita, Arkada Social taldearen Hil orduko bizi diskoko lanez. Ondoren, Tania de Sousa arituko da Taniatank diskoa aurkezten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak