Arrasateko Udaleko zinegotzi baten eta bi udal langileren aurkako kereila, artxibatuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 9a, 14:16

Bergarako Instrukzioko 3. epaitegiak irailaren 26an kaleratu zuen autoaren bidez, herritar batek Omer Arregi zinegotziaren eta Juan Antonio Urdangarin eta Iñigo Garitano udaleko langileen aurka aurkeztutako kereila artxibatzea erabaki du. Epaileak ez du prebarikazioaren zantzurik ikusi Udaleko hirigintza zinegotziaren, idazkariaren eta hirigintza saileko arlo-buruaren jokaeran. 

Zehazki, epaiak adierazten du Udalak hartutako erabaki administratiboak behar bezala arrazoituta daudela, legezko tramitazioa jarraitu dela eta Udalak kasu honetan egin duen interpretazioa "txalogarria" dela. Horretaz gain, gaineratzen da Udalaren jardueran ez dela diskriminaziorik izan kereila aurkeztu zuen herritar horrekiko. 

Aurrekariak

Bi langileek eta zinegotziak Bergarako epaitegian deklaratu behar izan zuten otsailaren 3an, inputatu bezala, Ramon Ugalde herritarrak euren aurka jarritako kereila zela-eta. Ustezko bi delitu leporatzen zien Ugaldek hiru inputatuei: prebarikazioa eta lurralde antolaketarako delitua. Auziaren sorburua izan zen herritarrak Intxaustiko poligonoan negutegi bat jarri izana.Ugaldek orduan adierazi zuen Udalak berotegia eraisteko agindua eman eta espediente zigortzailea jarri ziola. Salatu zuen baita hura legeztatzeko aukerarik ez ziotela eman eta espediente zigortzailea ireki ziotela. Hala, adierazi zuen: "Niri informazio zail eta nahasia eman zidaten, beste bati informazio zehatzagoa eta hirugarren bati mota guztietako erraztasunak". Udalak 2.400 euro enbargatu zizkiola ere esan zuen.
Udalak orduan adierazi zuen "zuzen" jokatu zuela, eta salaketan egindako baieztapenak erabat gezurtatu zituen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak