"Hartzekodunen Konkurtsoak hartutako erabakiei helegiteak jartzeko garairako lege-zirrikituak topatu eta horietan sakondu"; hori izango da lehentasunetako bat, Ordaindutik diotenez. Baita, euren esanetan, Fagor Etxetresnak "erortzen utzi zutenei", "arduradunei", eta hori "onartu" zutenei, "MCCri", erantzukizunak eskatzeko arrazoiak lantzea.
MCCri eskatzea Ordaindurekin eta Eskuraturekin "zuzeneko negoziazioa" egin dezala izango da beste lehentasun bat, eta beste bat "erakundeekin kontaktuak bizkortzea, bereziki lehendakariarekin"; zentzu honetan, lehendakariarekin bilera eskatu dutela diote.