Fagor Etxetresnak erosteko sinadura datorren astera arte atzeratu da

Eneko Azkarate 2014ko urr. 8a, 20:22

Catak kontratatutako langileak Garagartzako lantokira sartzen joan den irailean.

Fagor Etxetresna Elektrikoen ondasun aktiboak behin betirako CNA Taldeari saltzeko sinadura, datorren astera arte atzeratu da. Hala eman du aditzera Fagor Etxetresnak-CNA Taldeak. Adierazi dutenez, "arrazoi juridiko eta administratiboek eragindako nahigabeko atzerapenengatik.

Era berean, gogorarazi du Fagor Etxetresnak-CNA Taldeak lanean diharduela enpresa plana azkartu eta proiektu berria pixkanaka-pixkanaka martxan jartzeko, uda osoan zehar egin duen moduan.

Fagor berria abian jartzeko epeak betetzen dihardutela eta langile berriak oso modu aktiboan kontratatzen dihardutela gogorarazi du. Eta, amaitzeko, adierazi du, ondorengo egunotan emango dutela jarduera industrialaren hasieraren berri. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak