Ariza Etxezarretaren liburu bilduma du berbagai historialariak, haren garrantzia nabarmenduz: "Esan dezakedana da bibliotekako aretoa inoiz etxe partikular batean ikusi dudan handiena zela". Velez de Mendizabalek kontatzen duen moduan, Ariza Etxezarretak izandako bizitzako ibilbide oparoaren isla zen haren liburutegia, besteak beste, medikuntzaren gaineko idazki garrantzitsuekin osatutakoa.
Deseginda
Baina, "zer gertatu zen Sagasti-Etxeko liburuekin? Joxe Letonak zioenez, hamasei zati egin ziren eta horrenbeste senitartekok eraman zituzten, Gipuzkoan izan ei zen bildumarik garrantzitsuenetakoa deseginez".
Edozelan ere, puntu horretara iritsi aurretiko historia jaso du Ariza Etxezarretaren gaineko bigarren kapitulu honetan Hots Begi Danbolinak blogak. Lehenego kapituluarekiko lotura ere bertan dakar.