
Zahar-Berriren kalabaza, joan zen barikuan, Maritxu Kajoi egunean.
Maritxu Kajoi egunean, Zahar-Berriren aldeko lehiaketan, Bea Caballerok kalabazaren pisua ia-ia asmatu zuen. 6.350 gramo pisatzen zuela apustu egin zuen eta kalabazaren benetako pisua da sei kilo eta 360 gramokoa. Ortuko produktuez, gaztaz, txorizoaz eta ardoaz osaturiko otarra ederra irabazi du! Zorionak Bea, goza ditzazua! Eskerrik asko Beari eta beste lagun guztiei Zahar-Berriren aldeko lehiaketan parte hartzeagatik! Zuei esker, mintzapraktika programari bultzadatxo bat emango diogu!

Zahar-Berriren kalabaza, joan zen barikuan, Maritxu Kajoi egunean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.