Mertxe Perez de Ciriza: "Oraindik bibliotekara hurbildu ez dena, hurbil dadila"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 6a, 13:16
Mertxe Perez de Ciriza

0-3 urte bitarteko umeendako Azalerako Ipuinak deritzon ekimena, literatura solasaldiak euskaraz zein gazteleraz eta Bibliotekaren Eguna. Ekimen horiek aintza hartuta, udazken betea iragarri du Udal Bibliotekak datozen asteotarako. Mertxe Perez de Ciriza arduradunak eskaintza oparo horren gaineko zenbait xehetasun eman ditu. Izena emateko edo argibide gehiagorako: 943 25 20 25.

Batetik, literatura solasaldiak datoz. Ekimen errotua da; aurten ba al dago nobedaderik?

Aurtengo berezitasuna da Europako literatura ikasturtearen barruan Luisa Etxenike idazleak eskainiko duen solasaldia. Normalean liburu bat hartzen da eta horren gainean solasaldiak egiten dira literatura-zaleen artean, baina oraingoan literaturan sakonduko du Etxenikek berak. Ikasteko aukera ona izango da. Gainerako ohiko solasaldiekin ere jarraituko dugu. 

Iaz Azalerako Ipuinak ekimenak harrera ederra izan zuen. Aurten errepikatzea erabaki duzue. 

Bai, 0-3 urte arteko umeendako hiru saio antolatu ditugu aurten. Gurasoei dago zuzenduta bereziki, eta masajeetatik zein ahozko tradiziotik tiratuta oso aberasgarria izaten da ume zein gurasoendako. Guraso berriendako bereziki oso aproposa da, merezi du parte hartzeak. 

Ezer gaineratzerik gura duzu?

Oraindik bibliotekara hurbildu ez dena hurbil dadila. Doakoa da, irakurri. Ariketa fisikoaz gain, ariketa mentala ere egin behar da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak