Barrenatxo errotako aztarnak nabarmentzeko lanean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 7a, 10:00
Etxaide enpresa ari da Barrenatxoko aztarna ekologikoak nabarmentzeko lanetan.

Urriaren 3an ekin zioten Construcciones Etxaide enpresako langileek Uribarri auzoan, Polmetasa lantegiaren aurrean, dagoen Barrenatxo errotaren aztarna ekologikoak nabarmentzeko lanei: "Ez da eraikin guztia zaharberritu behar baizik eta aztarnak mantendu daitezen lan batzuk egin", adierazi dute langileek. 

Barrenatxo errotaren inguruko lehen aztarna idatziak XV. mendekoak dira, eta besteak beste, bidezainen biltegia, ganaduarendako pentsuaren lantegia eta okre-koloreko pintura lantegia izan da. 

Balio historiko handikoa

Orain gutxira arte egoera oso kaxkarrean egon den arren, Arrasaterendako balio handikoa dela nabarmendu izan dute Arrasate Zientzia Elkarteko kideek: "Arrasaten ez dago hain eraikin zaharrik, edo behintzat hain toki zaharrean agertzen denik. Finkatu egin behar dira behin betiko; erreferentzia moduan hartu behar ditugu horrelakoak". Lanen aurrekontu osoa da 4.719 eurokoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak