Mondrako neskek irabazi, mutilek galdu

Julen Iriondo 2014ko urr. 5a, 21:37

2 eta 1 irabazi zuten Mondrako neskek Legazpin, Ilintxaren kontra, galtzen hasi eta gero. Mutilak ere galtzen hasi ziren, eta berdintzea lortu arren, galtzen amaitu zuten.

Galtzen hasi ziren neska arrasatearrak Legazpin, eta hala joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, jaun eta jabe izan ziren Andoni Ezkurraren neskak, eta Ane Arregiren eta Eider Zeziagaren golekin irauli zuten markagailua.

Gol gehiago egiteko aukerak ere izan zituzten Arrasatekoek, baina ez zuten asmatu, eta, azken bost minutuak bat gutxiagorekin jokatuta, urduritasun apur batekin ibili ziren amaieran, nahiz eta estutasun askorik pasa ez.

Mitilek ezin Zumaian

Lehenengo zatiko 20. minutuan jaso zuen lehen gola Mondrak, korner batean; lehenengo errematea geratu egin zuen atezainak, baina aldaratzea sareetara joan zen.

Bigarren zatiaren erdi aldera iritsi zen, ordea, berdinketa. Kontraeraso batean, Xabi Arrizabalagaren asistentzia aprobetxatu zuen Iker Uribarrenek, banakoa egiteko. Aukera gehiago ere izan zituzten Gotzon Urzelairen mutilek, baina ez zuten asmatu, eta gogotik ordaindu zuten gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak