Galtzen hasi ziren neska arrasatearrak Legazpin, eta hala joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, jaun eta jabe izan ziren Andoni Ezkurraren neskak, eta Ane Arregiren eta Eider Zeziagaren golekin irauli zuten markagailua.
Gol gehiago egiteko aukerak ere izan zituzten Arrasatekoek, baina ez zuten asmatu, eta, azken bost minutuak bat gutxiagorekin jokatuta, urduritasun apur batekin ibili ziren amaieran, nahiz eta estutasun askorik pasa ez.
Mitilek ezin Zumaian
Lehenengo zatiko 20. minutuan jaso zuen lehen gola Mondrak, korner batean; lehenengo errematea geratu egin zuen atezainak, baina aldaratzea sareetara joan zen.
Bigarren zatiaren erdi aldera iritsi zen, ordea, berdinketa. Kontraeraso batean, Xabi Arrizabalagaren asistentzia aprobetxatu zuen Iker Uribarrenek, banakoa egiteko. Aukera gehiago ere izan zituzten Gotzon Urzelairen mutilek, baina ez zuten asmatu, eta gogotik ordaindu zuten gero.