Goiko postuei eusten die Errugbi taldeko seniorrek, etxean irabazita

Usoa Agirre 2014ko urr. 5a, 18:32

Arrasate Kanpanzarrek irabazi egin du, domeka, Elorrio La Parraren aurka. Etxean jokatzen zuten denboraldiko lehen partidua zen eta 24-7ko emaitzarekin nagusitu dira arrasatearrak. Lehen 40 minutuetan bideratu dute partidua Arizaletak lortutako bi entseguri esker. Bigarren zatian etorri dira beste bi entsegu: etxekoen bigarrena Dolarak egina eta Elorrioko jokalariena. Ligako bigarren partidua irabazita, goiko postuetan jarraitzen dute Isasiren mutilek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak