Umeek egin diote lehen bisita Maritxu Kajoiri

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko urriaren 3a

Maritxu Kajoi egunean haurrak izan dira dotore janzten lehenak. Eurek egindako gorbata eta eskapularioekin Maritxu Kajoiri bisita egin diote eta bere abestia kantatu diote: 'Maritxu nora zoaz'. Guraso eta aiton-amonak ere bertan izan dira txikiek nola abesten zuten ikusten eta Maritxuri abestu ostean, Herriko Plazan dantzatu dute guztiek batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak