Tribu urbanoen istorioak erritmo bizi eta indartsuan, Marian Porcelen eskutik

Maialen Torres 2014ko urr. 3a, 14:51

Egubakoitzean aurkeztu zuen Marian Porcelek bere lehen nobela laburra: 'Todo saldrá bien'. Duela hogei urteko edozein hiriburutako kaleetan girotuta dago Porcelen lehen nobela laburra.

Autorearen ibilbideari begiratuta, ez da harritzekoa liburuak estilo azkar, zuzen eta indartsua izatea, gidoigintzan aritua baita Porcel. Punk eta skin giroan gertatzen da istorioa, eta, idazlearen hitzetan, liburua irakurtzea "pelikula bat ikustea" bezala da. Porcel "pozik" dago lortutako emaitzarekin, "argitaratzeko asmorik gabe" hasi baitzen lanean.

Liburua erosi nahi dutenek argitaletxearen webgunera jo beharko dute, Debagoieneko liburu-dendetan ez baitago salgai, oraingoz.

Argitaletxearen laguntza

Ediciones Civicas.O argitaletxearen eskutik jaso zuen Porcelek Todo saldrá bien kaleratzeko aukera, eta "oso gustura" dago bertan jasotako tratuarekin. ECO irabazi askorik gabeko argitaletxea da, "hain ezagunak ez diren" idazleei euren lanak publikatzeko aukera ematen diena, eta horixe eskertu du gehien Porcelek. Izan ere, haren esanetan, "mundu honetan zaila da zerbait argitaratzea, inor ezagutzen ez baduzu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak