Aurreko astean Getxo Arteari 19-40 irabazita bueltatu ziren etxera Isasiren mutilak. Aste honetan, berriz, domekan 12:00etan jokatuko dute Mojategin bigarren jardunaldia. Oraingoan, etxean jokatuko dute Elorrio La Parra taldearen aurka, eta, sailkapenean goiko postuetatik jaits ez daitezen, garaipena lortu beharko dute. Izan ere, bigarren postuan egon arren, denboraldia hasi besterik ez da egin eta bide onetik jarraitzeko irabazi egin beharko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.