Ford Mugarrik galdu Elgoibarren (22-21), partidu gogor baten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 28a, 20:38
Ford Mugarriren etxeko partidu bat, artxiboko irudi baten.

Arrasateko Ford Mugarri eskubaloi taldeak galdu egin zuen denboraldiko bigarren partidua, Elgoibarren aurka (22-21). Pablo Gartziaren mutilak ez ziren batere fin ibili lehen zatian eta horren adierazle da bigarren zatiko 15. minutuan 17-9 galtzen zihoazela. Hala ere, markagailuari buelta eman eta partidua amaitzeko 30 segundo falta zirenean 21nako berdinketa erakusten zuen markagailuak: "Eurek gola egitea lortu zuten eta guk ez genuen izan aukerarik", adierazi du entrenatzaileak. 

Gartzia sentsazio gazi-gozoarekin geratu zen lehiaren amaieran: "Gure esku egon da irabaztea zein galtzea. Izan ere, datuek diote taldeak ondo funtzionatzen duela baina zorte apur bat ere behar izaten da irabazteko". Bestalde, oso partidu gogorra izan zen zapatukoa; arrasatearrek bi kanporatze izan zituzten eta etxekoek, berriz, 12. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak