Garaipen batekin hasi du liga Arrasate Rugby Taldeak Getxon (19-40)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko irailaren 27a

Arrasate Rugby Taldearen partidu bat Mojategin, artxiboko irudi baten.

Ondo hasi du liga Arrasate Rugby Taldeak. Kanpoan irabazita eta sei entsegu egiteagatik bost puntu lortuta. Igor Isasiren mutilek partidu ona egin dute gaur Getxo C taldea menderatzeko. Azken emaitza izan da 19-40.  

Arrasatearren entrenatzailea pozik zegoen partiduaren amaieran: "Aurreko asteko lagunartekoan erraz irabazi genuen Elorrioren kontra, baina gaur kosta zaigu Getxo mendean hartzea.  Galtzen hasi gara eta atsedenaldirako 14na berdintzea lortu dugu. Bigarren zatian behera egin dute eta guk gora; garaipen justua lortu dugu. Liga kanpoan irabazten hastea pozik egoteko modukoa da". 18 jokalari joan dira Getxora. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak