Lau talde sailkatu dira zapatuko kanporaketarako, asteburuan Azpeitia Azkoitia ISB, Araberri eta Easok lortu zuten txartela, eta aste barruan –eguaztenean– Santurtziren eta Zornotzaren artean jokatutako bizkaitarren arteko norgehiagokan Zornotzak lortu zuen Iturripen lehiatzeko txartela.
Lauko finalak erabakiko du
Gipuzkoarrak A multzoko lehen sailkatuak izan dira, asteburuan TAKE Tolosa mendean hartu ostean (65-88). Bi laurden baino ez zituzten behar izan partidua erabakita uzteko, atsedenaldia baino lehenago egindako 0-18ko partzialak hankaz gora utzi zuelako Tolosaren ordura arteko lana.
C Multzoan Araberri BC taldeak egin du aurrera, Easo SBTren aurka 69-77 irabazi ostean. Partidu parekatua izan zen, baina azken laurdenean arabarrak 16 puntuko aldea izatera iritsi ziren, nahiz eta azken minutuetan donostiarrek markagailua txukundu.
Easok, berriz, erraz irabazi zuen Askartzan. Azkar jokatuta, eta defentsan txukun jardunda Arrietaren mutilak erraz irabazteko gauza izan ziren (45-73). Eta finalista bat geratzen zen erabakitzeko, bizkaitarren artekoa, Santurtzi eta Zornotza zein baino zein gehiago. Norgehiagoka hori eguaztenean jokatu zuten, eta berez Zornotzak abantaila handia zuen, partidua irabazita zuzen sailkatzen zelako.. Baina, horri begira egon barik finalerako txartel bila kantxaratu ziren Juan Coronadoren mutilak, eta ez zen ezustekorik egon, 84-91 irabazita Zornotzak egin duelako aurrera. Hala, saskibaloi jaiak, Euskal Kopak, Arrasaten esango du azken hitza.
ZAPATUA
18:15 Iraurgi-Easo.
20:15 Zornotza-Araberri.
DOMEKA
10:00 3. eta 4 postuak.
12:00 Finala.